Baserria Km0 online denda haragia online erosteko erreferente bihurtu da, bi hilabete pasatxoko epean. Eusko Label haragia, betiere kalitate gorena bermatzen duen euskal okela.
Jende askok aukeratu du gure online haragi-denda txuletak, txuletoiak, azpizuna, arkumea, hanburgesak edo entrekota erosteko. Orain, gainera, produktu berriak sartu ditugu, kalitatezko haragiaren eskaintza zabaltze aldera:
Uda girorako aproposa den haragi sorta berezi bat ere gehitu dugu: haragia parrillan prestatzeko sorta bat, txahal-saiheskia, hanburgesak, txahaltxitxak eta Añanako gatza eskaintzen dituena. Senideekin eta lagunekin egun on bat pasatzeko behar den guztia.
Parrilla sorta:
Baserria Km0 Esperientziak egitasmoa ere aurkeztu dugu. Txulet-ON esperientzia izango da eskainiko dugun lehena. Modu horretara, gure proiektu bereziena ezagutarazi nahi dizuegu: Txulet-ON proiektua, Valderejoko Natur Parkeko larreetan gizendutako bertako arrazen behi-okela eskaintzea ahalbidetzen digun egitasmoa.
Larrean gizentzeak koipetze motelagoa ahalbidetzen du, belar gehiagorekin eta Araban landatutako hazi oleaginosoekin osatuz. Horren ondorioz, koipe handiagoa lortzen da, gantz-azido insaturatuetan eta omega 3 eta 6an aberatsagoa, eta zapore biziagokoa. Animalia kopuru txiki bat bakarrik gizentzen dugu horrela. Aurten 80 behi inguru izatea aurreikusten dugu, beraz, eskaintza oso mugatua da.
Guztira hiru dira Baserriko Km0 online dendan eskaintzen ditugun Txulet-ON esperientziak: bata haragizko pieza ezberdinez osatua; beste bat behi txuletoiak eskaintzen dituena, eta azkena behi azpizuna duena.
Valderejo behi-sorta (Txulet-ON esperientzia):
Valderejoko behi-txuleta:
Valderejoko behi-azpizuna (Txulet-ON esperientzia)
Une honetan, 91 hilabeteko Pirinioetako behi baten bi txuleta-ontzi, 2 azpizun eta 2 bola (hankak) ari gara heltzen: 412 kiloko pisua du kanalean eta 3. koipetzea. Valderejo behi sorta –azpizuna eta xerrak, estofatua eta haragi xehatua dituena–, eskuragarri dago ekainaren 15etik, gutxienez 20 eguneko heltze prozesua bermatuz. Txuletak, berriz, 30 eta 45 egun bitartean heltzen utziko ditugu; beraz, ezingo ditugu ekainaren 25a baino lehen zerbitzatu.
Aún así, cabe la posibilidad de reservar cualquiera de las referencias en nuestra tienda online. Una vez concluya el proceso de maduración, se enviarán a la dirección indicada.
Hala ere, edozein erreferentzia erreserbatu daiteke gure online dendan. Heltze-prozesua amaitutakoan, adierazitako helbidera bidaliko dira.
Erreferentzia guztiak dendatik kentzen joango gara agortzen diren heinean, eta gure hurrengo behia edo kanpaina honetako lehen idia daukagunean, argitaratuko ditugu berriz
Eusko Jaurlaritzak, HAZI Fundazioarekin batera, On Egin bonu-kanpaina abiatu du gaur, EAEko ekoizle eta ostatuei laguntzeko helburuarekin. Parte hartu ahal izateko, gutxinez 100 euroko erosketa egin beharko da –aldi bakarrean–, Basque Wine markako edo kalitatezko euskal produkturen batekin: Eusko Label produktuak, Arabako Txakolina, Getariako Txakolina, Bizkaiko Txakolina, Arabar Errioxako ardoak, Idiazabal Gazta, Euskal Sagardoa eta […]
Apirilaren bukaeran, zozketa berezi bat egingo dugu gure online dendan erosketaren bat egin duten guztien artean.
Azaroaren 23ra arte, aprobetxatu haragia prezio onenean erosteko aukera. Prezioak jaitsi ditugu online dendan