Apirilaren bukaeran, zozketa berezi bat egingo dugu gure online dendan erosketaren bat egin duten guztien artean.
2021eko apirilaren 9an urtea beteko da gure online denda abian jarri zenetik. Pandemia bete-betean, gure baserri eta baserritarrak laguntzeko deia egin genuen, online denda martxan jarriz. Bada, sekulako babesa jaso genuen.
Urtea pasa da, eta babes horrek indarrean jarraitzen du, asko baitzarete gugan konfiantza jartzen duzuenak. Horregatik, eta esker on hori itzultzeko, urtean zehar erosketaren bat egin duzuen guztion artean zozketa handi bat eginez ospatu nahi dugu lehen urteurrena.
Zozketa apirilaren bukaeran egingo dugu.
Saridunak haragi-sorta bat jasoko du hilean, urtea amaitu arte. Hau da, bederatzi sorta. Oraindik garaiz zaude parte hartzeko!
Eusko Jaurlaritzak, HAZI Fundazioarekin batera, On Egin bonu-kanpaina abiatu du gaur, EAEko ekoizle eta ostatuei laguntzeko helburuarekin. Parte hartu ahal izateko, gutxinez 100 euroko erosketa egin beharko da –aldi bakarrean–, Basque Wine markako edo kalitatezko euskal produkturen batekin: Eusko Label produktuak, Arabako Txakolina, Getariako Txakolina, Bizkaiko Txakolina, Arabar Errioxako ardoak, Idiazabal Gazta, Euskal Sagardoa eta […]
Azaroaren 23ra arte, aprobetxatu haragia prezio onenean erosteko aukera. Prezioak jaitsi ditugu online dendan
Baserria Km0 kooperatibak, besteak beste, bertako behi arrazekin egiten du lan: terreñak, Pirenaikak, eta, neurri txikiagoan, desagertzeko arriskuan dauden Betizu arrazakoak. Balioa ematea eta kalitatezko haragia eskaintzea da arraza horiei mesede egiteko moduetako bat, gerora baserrietako lana errentagarria izan dadin. Hortik dator baserriakm0.com dendan eskuragarri dagoen euskal okelaren produktu sorta anitza. Orain, berezitasun modura, Baserria […]