Eskuratu ‘On Egin’ bonuak Baserria KM0 produktuak erosita

#Denda
Online dendan 100 eurotik gorako erosketa egiteagatik, Euskadiko ostatu turistikoetan gastatzeko 50 euroko deskontuak eskaintzen ditu bonuak

Eusko Jaurlaritzak, HAZI Fundazioarekin batera, On Egin bonu-kanpaina abiatu du gaur, EAEko ekoizle eta ostatuei laguntzeko helburuarekin.  Parte hartu ahal izateko, gutxinez 100 euroko erosketa egin beharko da –aldi bakarrean–, Basque Wine markako edo kalitatezko euskal produkturen batekin: Eusko Label produktuak, Arabako Txakolina, Getariako Txakolina, Bizkaiko Txakolina, Arabar Errioxako ardoak, Idiazabal Gazta, Euskal Sagardoa eta […]

Eusko Jaurlaritzak, HAZI Fundazioarekin batera, On Egin bonu-kanpaina abiatu du gaur, EAEko ekoizle eta ostatuei laguntzeko helburuarekin. 

Parte hartu ahal izateko, gutxinez 100 euroko erosketa egin beharko da –aldi bakarrean–, Basque Wine markako edo kalitatezko euskal produkturen batekin: Eusko Label produktuak, Arabako Txakolina, Getariako Txakolina, Bizkaiko Txakolina, Arabar Errioxako ardoak, Idiazabal Gazta, Euskal Sagardoa eta Basque Beer garagardoak.

Tartean da Baserria KM0: online dendan erosketa eginda eskuratu ahal izango da bonua. Trukean, kanpainara atxikitu diren Euskadiko 180tik gora ostatu turistikoetakoren batean gastatzeko 50 euroko deskontua eskuratuko dute kontsumitzaileek.

Nola eskuratu bonuak?

  1. Egin erosketa
  2. www.oneginbonoa.eus webgunean zure datuak eta faktura bidali
  3. Deskontu bonua jasoko duzu

Bonuak lortzeko epea abenduaren 31n amaituko da; ostatuetan bonuak erabiltzeko epea, berriz, 2022ko abenduaren 31n bukatuko da.

Entradas relacionadas

Online dendak urtebete: zozketa berezia

Apirilaren bukaeran, zozketa berezi bat egingo dugu gure online dendan erosketaren bat egin duten guztien artean.

Eguberriko eskaintzak BaserriaKM0-ren online dendan

Azaroaren 23ra arte, aprobetxatu haragia prezio onenean erosteko aukera. Prezioak jaitsi ditugu online dendan

Eskaintza mugatua: Urnietako Betizu txahal okela

Baserria Km0 kooperatibak, besteak beste, bertako behi arrazekin egiten du lan: terreñak, Pirenaikak, eta, neurri txikiagoan, desagertzeko arriskuan dauden Betizu arrazakoak. Balioa ematea eta kalitatezko haragia eskaintzea da arraza horiei mesede egiteko moduetako bat, gerora baserrietako lana errentagarria izan dadin. Hortik dator baserriakm0.com dendan eskuragarri dagoen euskal okelaren produktu sorta anitza. Orain, berezitasun modura, Baserria […]