Azaroaren 23ra arte, aprobetxatu haragia prezio onenean erosteko aukera. Prezioak jaitsi ditugu online dendan
Gure haragia zuzen-zuzenean baserrietatik datorrenez, data batzuetan dugun haragi kopurua txikiagoa izaten da, Gabonetan esaterako.
Horregatik, aurreikuspenez joka dezagun eta bila zabiltzan haragia eskaintzeko moduan izan gaitezen, Eguberriko erosketak aurreratzea proposatzen dizugu. Gainera, prezioak jaitsi ditugu!
Eskaintzak Gabonetako ohiko produktuetan egin ditugu: arkumea, azpizuna, txuletak edota entrekotak.
Alderatu prezioak:
Zure eskaria erreserbatu ere egin dezakezu, entrega data zehaztuz, abenduaren 6a baino lehen, baina prezioak ez dira berdinak izango. Abenduaren 15ra arte gordeko ditugu bidalketa egunak.
Hala ere, baliteke produktu horietako batzuk agortzen joatea. Jakinarazten joango gara, sare sozialetan eta dendan bertan. Eta abenduaren 7tik aurrerako eskariak, berriz, unean uneko aukeren arabera prestatuko ditugu, iritsiko garenaren ziurtasunik eman gabe.
Baserria Km0 kooperatibak, besteak beste, bertako behi arrazekin egiten du lan: terreñak, Pirenaikak, eta, neurri txikiagoan, desagertzeko arriskuan dauden Betizu arrazakoak. Balioa ematea eta kalitatezko haragia eskaintzea da arraza horiei mesede egiteko moduetako bat, gerora baserrietako lana errentagarria izan dadin. Hortik dator baserriakm0.com dendan eskuragarri dagoen euskal okelaren produktu sorta anitza. Orain, berezitasun modura, Baserria […]
Baserria Km0 online denda haragia online erosteko erreferente bihurtu da, bi hilabete pasatxoko epean. Eusko Label haragia, betiere kalitate gorena bermatzen duen euskal okela.
Online salmentarako plataformarekin batera, 300 baserritar baino gehiago biltzen dituen kooperatibak tokiko produktuak kontsumitzeko dei egin du, lehen sektoreari laguntzeko.