Baserria Km0 kooperatibak, besteak beste, bertako behi arrazekin egiten du lan: terreñak, Pirenaikak, eta, neurri txikiagoan, desagertzeko arriskuan dauden Betizu arrazakoak. Balioa ematea eta kalitatezko haragia eskaintzea da arraza horiei mesede egiteko moduetako bat, gerora baserrietako lana errentagarria izan dadin. Hortik dator baserriakm0.com dendan eskuragarri dagoen euskal okelaren produktu sorta anitza. Orain, berezitasun modura, Baserria […]
Baserria Km0 kooperatibak, besteak beste, bertako behi arrazekin egiten du lan: terreñak, Pirenaikak, eta, neurri txikiagoan, desagertzeko arriskuan dauden Betizu arrazakoak.
Balioa ematea eta kalitatezko haragia eskaintzea da arraza horiei mesede egiteko moduetako bat, gerora baserrietako lana errentagarria izan dadin. Hortik dator baserriakm0.com dendan eskuragarri dagoen euskal okelaren produktu sorta anitza.
Orain, berezitasun modura, Baserria Km0-k Betizu arrazako haragia eskainiko du online dendan. Bi txahal ditugu, bakoitza 180 kg-koa, eta sorta batzuk osatu eta kantitate gutxi batzuk eskainiko ditugu.
Produktu berriak online dendan
Betizu sorta:
Betizu Txuleta:
Betizu azpizuna:
Betizua, duela mende askotik Euskal Herrian bizi izan arren, desagertzeko arriskuan dagoen euskal behi-arraza da. Izan ere, gainerako arrazak baino animalia txikiagoak direnez eta harakintzan gutxiago aprobetxatzen dutenez, protagonismoa galdu dute, nahiz eta haien haragia kalitate handikoa den.
Betizuak bizimodu erdi-basatian hezten dira, abeltzainekin kontaktu gutxi edo batere ez izanda. Garapen berantiarrekoak dira eta ez dira oso handiak.
Oso gutxi dira dauden ustiategiak. Gaur egun, Baserria Km0 kooperatiba osatzen duten 300 abeltzainetatik bik baino ez dituzte arraza honetako behiak hazten.
Baserria Km0-ren eskaintza, zalantzarik gabe, hain ohikoa ez den euskal okela mota bat probatzeko aukera bikaina da. Ez galdu aukera!
Azaroaren 23ra arte, aprobetxatu haragia prezio onenean erosteko aukera. Prezioak jaitsi ditugu online dendan
Baserria Km0 online denda haragia online erosteko erreferente bihurtu da, bi hilabete pasatxoko epean. Eusko Label haragia, betiere kalitate gorena bermatzen duen euskal okela.
Online salmentarako plataformarekin batera, 300 baserritar baino gehiago biltzen dituen kooperatibak tokiko produktuak kontsumitzeko dei egin du, lehen sektoreari laguntzeko.