Baserria Km0 online denda, euskal baserrietako haragia etxera helarazteko apustua

#Denda
Euskal baserrietako haragia, zure etxera

Online salmentarako plataformarekin batera, 300 baserritar baino gehiago biltzen dituen kooperatibak tokiko produktuak kontsumitzeko dei egin du, lehen sektoreari laguntzeko.

Normalean, elikadura establezimendu handietan eta denda espezializatuetan aurki daitezke produktuak, BaserriaKM0-ren puntu gorriarekin identifikatuta. Egungo egoeran, ordea, beste urrats bat gehiago eman du kooperatibak.

Euskal baserrietako haragia, zure etxera. Lelo horren pean atera du Baserria Km0 kooperatibak haragia online saltzeko denda: baserriakm0.com. Covid-19aren ondorioz, kooperatibak zuzeneko salerosketa-kanal baten aldeko apustua egin du. Kontsumitzaileei bertako haragia errazago eskuratzeko aukera ematea, eta Euskal Herriko 300 baserri baino gehiagoren haragi ekoizpena babestea dira helburu nagusiak.

Online dendak hainbat haragi-produktu eskaintzen ditu, besteak beste: arkumeak hainbat mozketa aplikatuta, azpizuna, txuletoiak, entrekotak, hanburgesak, saltxitxak, sukaldatutako platerak…

Egoera berezia denez, online denda abian jartzearekin batera, eskaintza eta prezio bereziak ere eskaintzen dira.

Haragia erostea baino zerbait gehiago

Baserria Km0k tokiko produktua kontsumitzearen garrantzia azpimarratu nahi du. Orain are gehiago, tokiko ekonomia bultzatzeko eta baserrien jarduera mantentzeko, kalitate handiko elikagaiak ekoizten eta lurraldea kudeatzen jarrai dezaten, gure ingurunea mantentzeko lan eginez.

Entradas relacionadas

Eskuratu ‘On Egin’ bonuak Baserria KM0 produktuak erosita

Eusko Jaurlaritzak, HAZI Fundazioarekin batera, On Egin bonu-kanpaina abiatu du gaur, EAEko ekoizle eta ostatuei laguntzeko helburuarekin.  Parte hartu ahal izateko, gutxinez 100 euroko erosketa egin beharko da –aldi bakarrean–, Basque Wine markako edo kalitatezko euskal produkturen batekin: Eusko Label produktuak, Arabako Txakolina, Getariako Txakolina, Bizkaiko Txakolina, Arabar Errioxako ardoak, Idiazabal Gazta, Euskal Sagardoa eta […]

Online dendak urtebete: zozketa berezia

Apirilaren bukaeran, zozketa berezi bat egingo dugu gure online dendan erosketaren bat egin duten guztien artean.

Eguberriko eskaintzak BaserriaKM0-ren online dendan

Azaroaren 23ra arte, aprobetxatu haragia prezio onenean erosteko aukera. Prezioak jaitsi ditugu online dendan