Bitarte horretan, Eusko Label bereizgarria duten Lumagorriren oilasko hanburgesak eta Baserria Km0 behi hanburgesak eskainiko dituzte establezimendu horietan.
Gehienak Donostian daude, eta beste bi Anoetan eta Irunen:
Gipuzkoako Ostalarien Elkarteak eta HAZI Fundazioak antolatutako ekitaldi hau, Kalitatea proiektuaren barruan kokatzen da, eta Lumagorri eta Baserria KM0ren babesa jaso du. Hain zuzen, bertako produktuen kontsumoa sustatzea eta Eusko Label zigilua balioan jartzea du helburu.
Aitzol Zugastirekin ikastaroa
Eusko Label Hanburgesaren I. Astea ospatu aurretik, Aitzol Zugasti sukaldariak masterclass bat eskaini zien parte hartuko duten jatetxe eta tabernetako sukaldariei. Chef eta aholkulari gastronomikoak, Baserria KM0 eta Lumagorri hanburgesak erabiliz hainbat plater eta pintxo prestatu zituen, ideia berriak proposatu eta Labeldun produktuak ezagutzera emateko xedearekin.
Las hamburguesas vascas de Baserria Km0 están arrasando. Tanto, que están llegando hasta el pintxopote de las ciudades y pueblos más importantes del País Vasco con su propia identidad: el Gastropote Baserria Kilómetro 0.