Arabako hego-mendebaldean kokaturiko Natur Parkea da Valderejo. Baserria KM0ren abereetako batzuk bertako zelaietan hezten dira, aske. Proiektu berezi bat ere badaukagu martxan bertan: TxuletON. Egitasmo honen bidez, abereak larreetan gizentzen dira, belarrarekin eta Araban landatutako hazi oleaginosoekin. Koipe gehiagoko eta kalitate goreneko haragi benetan esklusiboa lortzen dugu horrela. Proiektu horren nondik norakoak eta inguru eder honen altxorrak ezagutzeko Valderejo Esperientzia bat zozkatuko dugu, izena ematen duten guztien artean.
Zozketa izen-emate formularioa betetzen duten erabiltzaile guztien artean egingo da, eta izena behin ematearekin nahikoa izango da parte hartu ahal izateko.
Zozketa maiatzaren 9an egingo da. Emaitza zuzenean jakinaraziko zaio irabazleari, eta Baserria Km0-ren webgunean eta sare sozialetan argitaratuko da.