Gure idi-haragiaren sekretua: tradizioa eta zapore esklusiboa

BaserriaKm0-ko idi-haragi esklusiboa
Kalitate bikaineko idi-haragi mugatua eskeintzen dizugu. Euskal Herrian oso preziatua den haragia da, eta bere zapore bereziaren zergatia partekatu nahi dugu zurekin.

Kanpoko hazkuntza, Valderejon
BaserriaKm0 Euskal Herriko 300 abeltzain baino gehiagoren kooperatiba da. Baserrietako hazkuntzaz gain, Valderejoko Parke Naturalaren bihotzean (Araba) instalazioak ditugu, batez ere Terreña arrazako abelgorriak hazteko.

Ingurune pribilegiatu honetan aske hazi da gure idia. Elikadura oso zaindu eta espezifikoari esker, idi-haragiak bakarrik eskain dezakeen kalitate eta zapore aparta bermatzen dugu.

Probatu orain. Stock-a oso mugatua.
Eskaintzen dizugun Terreña arrazako idi-haragia askatasunean, elikadura onez eta dedikazioz haztearen emaitza da: azpizun medailoiak, txuletak, entrekota, xerra meheak, …

Online bakarrik eta stock-a amaitu arte eskuragarri.

Share this post