Laguntzak
Erosketa egin dezakete hala erabiltzaile erregistratuek, Hasi Saioa ataleko formularioa beteta, nola erabiltzaile gonbidatuek.
Erabiltzaile erregistratuaren identifikazio-kodeak eta sarbide-gakoak pertsonalak eta besterenezinak dira. Erabiltzaile erregistratua arduratu behar da identifikazio-kodeak eta sarbide-gakoak behar bezala erabili eta zaintzeaz.
Erregistroan baja eman dezakezu automatikoki, eta erabakiak ez du izango atzeraeraginik. Baja emateko, adierazi iezaguzu helbide elektroniko honetan: pedidos@harakai.net.
Salgai dauzkagun produktuak erakutsiko dizkizugu, euren ezaugarri propioak eta prezioak adierazita. Geuretzat gordetzen dugu online dendan produktuak gehitzeko edo dendatik produktuak kentzeko eskubidea, noiznahi eta iragarri gabe baliatu ahalko duguna.
Pantailan bistaratuko da produktu bakoitzaren prezioa. Pantailako prezioak eurotan adieraziko dira, eta BALIO ERANTSIAREN GAINEKO ZERGA (BEZ) barne hartzen dute. Geuretzat gordetzen dugu online dendako prezioak iragarri gabe aldatzeko eskubidea.
Izakinak. Produktu-eskaera guztiak produktu-izakinen mende daude.
Erosketa MODU SEGURUAN ordaindu ahal izango da, banku-txartelaren edo Bizumen bidez. Kasu honetan, erositako produktua eskaera berrestean adierazitako helbidera bidaliko da. Aipatutako bideetako baten bidez jada ordaindu den eskaera bat ezeztatzen bada, itzulketa egiteko, ordainketa egiteko erabili den bide bera erabiliko da.
Behin erosketa eginda, berrespen-mezu bat jasoko duzu posta elektronikoz.
Gure online dendan erostea segurua da. Gure salmenta-sistema elektronikoa zerbitzari seguru batean ostatatuta dago. Beraz, informazio konfidentzialaren bidalketa oro erabat segurua da, SSL (Secure Socket Layer) datuak zifratzeko sistema aurreratuari esker.
Bidalketa-kostuak eta -epeak. Eskaerak ez du kosturik, baldin eta eskaera 45,45 eurokoa edo gehiagokoa bada, zergen aurretik.
Penintsula osoan egiten dugu entrega; alegia, Balear Uharteetan, Kanarietan, Ceutan eta Melillan ez. Beste helmuga batzuen kasuan, egin kontsulta helbide elektroniko honetan: pedidos@harakai.net. Edo deitu telefono-zenbaki honetara: 664854008 (7:00 – 15:00).
Bidalketa-epeak: Euskal Autonomia Erkidegoa eta probintzia-hiriburuak: 1 – 2 egun (jaiegunak eta asteburuak salbu).
Penintsularen gainerakoa (alegia, Balear Uharteak, Kanariak, Ceuta eta Melilla ez). 2 – 3 egun (jaiegunak eta asteburuak salbu).
GARRANTZITSUA: elikagaiak kontserbatzeari loturiko arrazoiak direla medio, ostegun edo ostiraletan egiten diren eskaerak, hurrengo asteko astelehenean bidaltzen dira, non eta ez den jaieguna. Entregan gorabeherarik izanez gero, jarri harremanetan gurekin telefonoz / Whatsapp bidez (664854008 (7:00 – 15:00)), edo posta elektronikoz (pedidos@harakai.net).
Posta elektronikoz emango dizugu eskaeraren egoeraren berri. Edonoiz jar zaitezke harremanetan gurekin, bai telefonoz / Whatsapp bidez (664854008 (7:00 – 15:00)), bai posta elektronikoz (pedidos@harakai.net).
Erosgaia, produktu freskoa izanik, ezin daiteke itzuli, ez bada hondatuta jaso dela. Eskaera egoera txarrean iristen bada, jar zaitez harremanetan gurekin, eta arazoa konponduko dugu: pedidos@harakai.net - 664 854008 (7:00 – 15:00) – Sare sozialetako profilak.
Gehienez 24 orduko epea duzu arazoaren berri emateko, eskaera jasotzen duzunetik hasita. Dirua itzultzeko, ordainketa egiteko erabili duzun ordainbide bera erabiliko dugu, edo erreklamatutako produktuaren beste ale bat bidaliko dizugu.