Baserria Km0k gauzak egiteko modu jakin bat defendatzen du: lurra, abereak eta abere-hazleak errespetatzea. EAEko 300 abeltzain baino gehiago gara, eta egunero egiten dugu lan gure baserrietan, kalitatezko eta hurbileko okela eskaintzeko, trazabilitate errazekoa eta zapore bereizgarrikoa.
Ekoizpen jasangarri eta arduratsuari jarraitzen diogu, abere-ongizatean eta natur ingurunearen zainketan oinarrituta. Eskaintzen dugun okela pieza oro da EAEko landagunearekin eta landagunea bizirik mantentzen duten pertsonekin hartutako konpromisoaren emaitza.